XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Minutu biko epea duzute, nere edaritegitik irteteko!.

Zerraldo utziko zaitut epe ori amaitzean!!!.

- Goazen, mutillak....

- Emen utzi bearko dituzute, ordea, zuen izkilluak bizirik nai ba`duzu, Hank!.

Izkilluak utzi eta irten ditezela erritik.

Oiek erritik irtetean joango zatzazkie zu ere, ez bitartean.

Izerdi otza zerion Hank`i, neskatxaren jarrera ikustean.

Amar minutu ziren, Hank`en mutillak edaritegitik irten zirelarik.

- Zoaz, orain.

Argi ibili, ordea.

Erriko leio eta ate guztietan izango duzute izkillu bana zueri begira, berriro itzultzen ba`zerate!.

Bereala zabaldu zan errian Annie`ren saloon`ean gertatu zanaren berria.

- Neskatx ori ez da edonor, ez - zion Vicky`k.

- Laister izango du, ordea, gaur gaizkille oieri egin dienaren ordaina...

- Erritik iges egitea luke onena eta Santa Fe`ra joan, salaketa egitera.

- Gudariek berak babes dezakete, bearrean aurkituko ba`litz - esan zuen Donald`ek.

- Zu zera, aita, narraztari oiek errian egiten ari direnaren errudun bakarra.

Zugaitik dabil Joe, dabillen bezela... Zer nolako epailea zu....

- Espetxera eramango aunat, isilik ez ba`ago!!.

- Goazen emendik, Donald. Aldegin dezagun oillategi nazkagarri ontatik!.

Mutillari eskutik eutsiaz, zaldia zegoen ukullura eraman zuen.

- Nere etxean ikusia aaz ezazu, Donald. Ba-noa emendik, betirako!.

- Zure aitari zor dio, beraz, Joe`k, justiziaren igesle izatea?.

- Bai. Shannon`en esanera dabillen aul bat besterik ez da nere aita ere.

- Joe gizagajoa....

Beldur naiz, emen gertatzen danaren berririk gabe itzuli eta ezegitekoren bat egingo ote dioten....

Joe`ren gurasoak non diren bai al dakizu?.

Gogoz agurtuko nituzke aietxek....

- Ba-dakit non dauden, bai. Ez daude urrun.

- Goazen! Zaldi banatan irten ziren ukullutik eta Annie`ren etxe-atarian gelditu.

- Annie agurtu nai dut, Donald.

- Bai nik ere.

Leenbaitleen erritik aldegin dezala esango diot.

Utsik zegoen Annie`ren saloon ura, bikotea arakatu zanean.

Irrifarka aurkeztu zitzaien Annie, izkillu luzea oraindik eskuetan zuelarik.

- Joe`ren gurasoen landetxera goaz, Annie, eta gurekin etor bear zenuke zuk ere.

- Orixe egingo dut, bai.

Donald`i begiratzen zion Annie`k, ezaguna etzalarik.